“Mamma mia!”, mundu mailako arrakasta lortzen ari den musikala, 40 milioi pertsonak baino gehiagok ikusia, Kursaaleko Auditorioan izango da uztailaren 29tik abuztuaren 1era eta zazpi emanaldi eskainiko ditu.
Ikuskizunak, Abba taldearen abestietan oinarritutakoak, musikalaren magia eta alaitasuna sentiarazten ditu jada ezagunak diren bere pertsonaien, historiaren eta abestien bidez. “Dancing Queen”, “Ayer soñé”, “Voulez Vous” eta “Te has fijado en mí” abestiak dibertsio, laguntasun eta maitasun konbinazio ezin hobea dira.
Nina, Marta Valverde, Rita Barber, Georgina Llauradó, Daniel Diges, David Castedo eta Carlos Segui dira konpainiako eta aktore multzoko izen ezagunetako batzuk.
Greziako uharte txiki batean, ezkon aurreko gauean, alaba bere aita nor den bilatzen hasten da. Hiru gizon elkartzen ditu, hogei urte atzera bere amaren uharteko bizitzako parte izan zirenak.
Kritikariek zera diote “Mamma Mia!” musikalari buruz: “Bizitzako nahigabeen aurkako gozagarri hutsezina” (El Mundo). “Sinpatiaz eta umorez beteriko libreto adimentsua, bai argumentua bai publikoa nahaspilatuz doan gidoia” (ABC). “Inoiz izan den musikal arrakastatsuenetako bat” (Chicago Tribune, AEB). “Dibertsio hutsa, hasieratik bukaerara” (DeSterm, Herbehereak).
Sarrerak salgai daude Telekutxan (943 00 12 00), servikutxa kutxazainetan eta www.kutxa.net helbidean.