|
Kursaalek arreta pertsonala, ardura osoa eta zerbitzu integral kontzeptua eskaintzen du, ekitaldi bat antolatzean sortu daitezkeen behar eta xehetasun guztiak kontrolatzeko gaitasun eta malgutasunagatik ezaguna dena.
Gizatalde aditu batek proiektuan zein ekitaldia prestatzen lan egiten du biziki eta zerbitzuen eskaintza zabala kudeatzen du: ikus-entzunezko baliabideak, eszenatokiko argiztapena, materialen alokairua, pertsonal teknikoa, azafatak, aldi bereko itzulpena edo pianoen alokairua. Gainera badaude kartako bestelako zerbitzuak kontratatzeko aukera, ekitaldi edo ospakizunaren arrakasta ziurtatuko duten giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak.
Abantaila hauekin batera, 500 ibilgailurentzat lekua duen aparkaleku baten erosotasuna edo merkataritza gune propioa daude. Zerbitzu hauek edozein ekitaldi motaren antolaketak arrakasta izatea eta espero dena beteko dela ziurtatzen dute.
|